Revival Mod

"Historia de un renacer" liburuaren azala.

1964ko gatazken ondorioz, eta urteak pasa ahala, bazirudien mod mugimendua hilda zegoela, 70. hamarkada amaieran zenbait taldek mugimenduaren tradizioa berreskuratu nahian, revival mod izenarekin ezagutzen den berpizkundea lortu arte. 60. hamarkadako mod-en ustez, revival honek ez zuen hasierako mod mugimenduak zuen purutasuna. Hauen iritziz, revival hau beste moda batzuetara moldatu behar izan zen; interesak eta kapitalak garrantzia hartu zuten, mod mugimendua moda baten bilakatuz.

1973ko Quadrophenia diskak (The Who) garrantzi handia izan zuen revival mod-aren sorreran, eta 1979an izen bereko filmaren argitalpenak, 60. hamarkadako mod espirituaren berreskurapena suposatu zuen.