Janzkera

60. hamarkadako mod gazteek itxura berezi eta propioa bilatzen zuten. Mod baten itxura deigarria izan behar zen, eta normalean janzkera dotorea erabiltzen zuten. Modentzako, janzkera funtsezkoa zen, haien izaeraren parterik garrantzitsuena ziurrenik.

Bob orrazkera
Neskek, garçon erako orrazkera edo bob erakoa eramaten zuten. Mutilek, perry estiloko edo french line estilokoa eramaten zuten. Osagarri gisa, mutilek, gorbatak janzten zituzten.


Soinean, nyloneko alkandora italiarrak, amerikar laburrak eta rebekak janzten zituzten neskek, soinekoekin batera, dantzatzeko aproposak. Mutilek, aldiz, poloak, puntan amaituriko jertseak edo cardiganak janzten zituzten, Ben Sherman, Fred Perry, Merc edo Gabicci marketakoak, adibidez. Horrez gain, smoking estuak eta ejertzito jakak eramaten zituzten, Bonber, Harrington edo Peacoat markakoak hala nola.

Paul Weller, The Jam musika
taldearen abeslaria, puntan
amaituriko jertsea eta polo bat
jantzirik.

Behealdean, neskek, gona luze eta zuzenak eramaten zituzten, eta prakak erabiltzen hasi ziren. Mutilek, Sta-Prest, Hipsters, Levi’s… motako praka estuak janzten zituzten, gehienetan neurrira eginikoak. Oinetakoei dagokionez, takoirik gabeko zapatak eramaten zituzten neskek. Mutilek, Clarks desert boots, Chelsea boots, loafers, hush puppies… tankerako zapatak eta botak.

Esan bezala, aipaturiko arropa eta estiloak, 60. hamarkadako modek erabiltzen zituzten. Denbora aurrera joan ahala, mod itxura aldatuz joango da, mugimendu ezberdinak sortuz, baina eurena mantenduz.