Carnaby Street

Mod mugimenduaren aisialdi gunerik garrantzitsuena zen Carnaby Street. Londres hiriko Soho aldean dagoen kalea, eta 60. hamarkadan mod gazteek euren zapatak eta mota guztietako arropak erosten zituzten bertan. Bere izena, 1683. urtean bertan zegoen Karnaby House eraikinetik eratorria da, baina ez zen hasi 1685. urtera arte, kalea izen honekin ezagutzen. Hasieran, etxe gutxi batzuk besterik ez zeuden handik, merkatal gune garrantzitsua bilakatu zen arte, jostundegien agerpenari esker batez ere.

Carnaby Street kalea 60. hamarkadan
Esan dugunez, 60. hamarkadan kale honek esangura garrantzitsua hartu zuen mod gazteentzako, underground kulturaz inguraturiko zona bilakatu zelarik. Modekin batera, merkatal denda famatuak heldu ziren, Mary Quant edo Lord John esaterako, eremua, hiriko merkatalgunerik garrantzitsuenetarikoa bilakatu zutenak, Oxford Streetekin batera. Baina 1964. urtean, kale honen arimak ihes egin zuen moden esanetan, Londres hirian irekitako komertzio masiboaren ondorioz.

Carnaby Street gaur egun