Aisialdia

The Scene lokalaren kartel bat.
Mod gazteak Ingalaterrako hiri nagusietan (Londresen batez ere) zeuden lokaletara joaten ziren asteburuetan. Garai hartako lokal garrantzitsuenak honakoak ziren: Londreseko The Scene, Flamingo, The Ram Jam… Hala ere, gazte hauen lekurik gustukoena Britainia Handiko hegoaldean kokatutako Brighton hiria zen. Horrez gain, iparraldean dantzalekuak ere bazeuden, non Northern Soul musika nagusi zen.  
 
The Ram Jam klubeko kartel bat.