Mod musika

Mod gazteek bere estilo propioa hartu zuten, baina bere jatorria ahaztu barik. Mugimendu honekin sortutako lehenengo talde Britainiarrak, The Who, Small Faces edo The Animals ditugu. Baina mod mugimenduaren susperraldiarekin, ska taldeek garrantzia hartu zuten.

The Who taldearen, My generation.

Mod musikak, beat musikarekin erlazio handia izan zuen. “Kolpe” edo “kolpeka” esan nahi du. Abesti hauen ezaugarri nagusiena, A Capella erara egindako melodiak dira, eta letrak normalean nerabe gaiak jorratzen dituzte.

Estilo honen urterik garrantzitsuenak 1963-64 izan ziren. 1965ean gainbehera etorri zen talde gehienek Rock Psikodelikoa egiten hasi zirelako. Drogen ondorioz bizitako haluzinazioak eta ametsak musikan  islatzen zituzten, beti Indiako eta ekialdeko musika mistikoarengan interes handia erakutsiz.

The Who taldea 1962an sortu zen Londresen; zalantzarik gabe mod talde garrantzitsuena izan zen, mod mugimenduaren sinboloa, alegia. 

Small Faces 1965ean sortu zen Londresen. Euren abestietan mod gazteriaren ezaugarriak ageri dira, adibidez, anfetaminen kontsumoa.
Beat musikaz gain, mod taldeak garage rock musika egiten hasi ziren. Musika mota hau 60. hamarkadan sortu zen Amerikan, Britainiar inbasioaren ondorioz. Talde hauek normalean ez zuten musika ikasketarik eta euren etxeko garajeetan entseatzen zuten.

The Jam taldearen Town Called Malice.