Ondorioak

Mod Gunea ixteko, proiektua burutu ostean ateratako emaitzak aurkeztuko dizkizuegu jarraian.

Semiotika

Mod mugimenduaren sinbolorik esanguratsuenak hauek dira: 

-         Britania Handiko RAF (Royal Air Force) ikurra edo mod diana eta Britainia Handiko bandera: Ingelesak izateagatik harro sentitzen ziren. Ez zuten asmo politikorik, baina nazionalismotik hurbil zeudela esan dezakegu. 

-         Scooter-en erabilera: garraiobide nagusitzat aukeratu zituzten, merkeak eta arinak baitziren. Scooter-ak (Vespa eta Lambretta gehien bat), beraz, mod gazteriaren sinbolo bihurtu ziren. Baina 50. hamarkadaren amaieran, Ingalaterrako gobernuak hurrengo legea aurkeztu zuen: motor guztiek gutxienez atzeranzko ispilu bat eraman behar zuten. Honen aurrean, mespretxu moduan, gazteek gero eta ispilu gehiago ipintzen hasi ziren euren motorretan. Ondorioz, mod mugimenduaren irudirik ezaguna sortu zen: Ispiluz beteriko scooter-a.

-         Anfetaminen kontsumoa: gaua dantzatzen iraun ahal izateko eta estimulu moduan anfetaminetara jotzen zuten; ezagunena Drinamyl izeneko anfetamina/barbiturikoa zen, “Purple heart” izenez ezagunagoa.

Hegemoniarekiko jarrera

Dick Hebdige soziologoaren arabera, mod mugimendua “metropoliaren konplexutasun misteriotsua” ulertzeko asmoarekin jaio zen.    

Mod gazteen begietan Britainia Handiko kultura hegemonikoa aspergarria, zaharkitua, hutsa eta inspiraziorik gabekoa zen. Arrazoi beragatik, 50. hamarkadako musika gaitzesten zuten; izan ere, leunegia eta kursiegia zen. Honi aurre egiteko, euren burua dotore, berritzaile, fresko, interesgarri eta polemiko gisa aurkeztu zuten, azken finean, moderno. Era berean, sistemaren kontra joateko, plazerren kontsumoa bilatzen zuten, hala nola, drogen kontsumoa, parranda edo markako arropa garestiak.

Amaitzeko

Ikusi dugunez, mod mugimendua ez zen moda bat, mugimendu kultural eta musikal bat baizik, hau da, bizitzeko era bat, eta politika alde batera uzten zuten. Euren helburua besteengandik ezberdintzea zenenez, ezaugarri propioak bereganatu zituzten. Bere berezitasunen artean, Erresuma Batuko ikurren goraipamena eta Scooter-en erabilpena daude besteak beste.
70. hamarkada amaieran eta 80.aren hasieran emandako berpizkundearen ostean, gainbehera etorri zen. Gaur egungo egoerari begirada bat botaz gero, modetatik eratorritako taldeek garrantzi handiagoa hartu dute modekin alderatuz, skinheadak adibidez. Honekin batera, egun, mod mugimenduak bizitzeko era bat izateari utzi dio, mugimendu musikal eta estetiko bat izateko. 


Eskerrik asko eta... mod bizi!