Gainbehera


Hippie talde bat dantzan.
Lehenengo mod aldia 1964-65 urteen artean amaitutzat eman zen. Zenbait faktorek eragin zuten.  Alde batetik, 60. hamarkadako gazteriaren erdiak mod bizitza estiloa eramaten zuen, hortaz kapital asko inbertitzen zuten haien kultura aurrera eramateko, Londres hiria munduko merkatalgunerik garrantzitsuena bihurtuz. Euren estilokoa zen Carnaby Street kalean, enpresa boteretsuek izaera ezberdineko dendak kokatu zituzten, moden arima eramanez.

Beste aldetik, Beat, R&B edo Soul musika egiten zuten taldeek, psikodeliaren eraginez haien musika beste adar batzuetara eraman zuten; beraz, mod gazteriaren taldeak desagertu egin ziren identitatea galduz. Ondorioz, mod asko hippie mugimendura hurbildu ziren, beste batzuk, ordea, skinhead mugimendua sortu zuten 69ko arimako skinhead-ak sortuz.
Skinhead talde bat.
(This is England filma)