Mod Vs Rocker



Rocker talde bat.
60. hamarkadan Ingalaterran bi mugimendu kultural garrantzitsu eman ziren: mod mugimendua eta rocker gazteria. Haien arteko ezberdintasunak zirela eta, etengabeko gatazkak izan ziren. Mod-en ustez, rocker-ak gazte zikinak, ugertsuak eta tentelak ziren. Rocker-en ustez, mod gazteak emagizonak, baldarrak eta ahulak ziren.

Rocker-ak errepidetako kafetegietara joaten ziren, R&B (Blues), Rockabilly eta Rock n Roll musika zuten gustuko, larruzko jakak eta tupe erako orrazkera eramaten zituzten eta motor astunetan ibiltzen ziren. 

Mod eta Rocker batzuen arteko borroka.

Bi taldeen arteko gatazkarik nabarmenak Margate, Brighton, Bournemouth edo Clacton hirietan eman ziren, 1964ko udaberri amaieran. Prentsak bi kulturen jarrerak kritikatu zituen eta gatazka hauei gailentasun gehiegi eman zien, Ingalaterrako gizartean mod eta rocker mugimenduenganako beldurra piztuz. Une hartatik aurrera, prentsak bi mugimenduekin erlaziorik ez zuten auziak hauei leporatu zizkien, besteak beste, haurdunaldiak, anfetaminen kontsumoa edo gogorkeria.


Mod eta rockerren arteko liskarrak 60. hamarkadan Brightonen.