Ongi etorri!

Mod Gunea, Ikasketa Kulturalak ikasgairako buruturiko proiektua da. Proiektu honen helburua mod mugimendua ikasketa kulturalen ikuspegitik aztertzea da, ikerketa sail honen oinarriak aplikatuz. Bildu eta azterturiko informazioa, lorturiko ondorioekin batera, blog hau osatzen duten euskarriak dira. 

Mod mugimendua Erresuma Batuan XX. mendeko 60.hamarkada inguruan jaiotako eta musikarekin zein modarekin erlazionatutako mugimendu kulturala da. Bere jatorria Jamaikan kokatzen da. 1962. urtean, Jamaikak independentzia lortzen duenean, jamaikar gazte askok Britainia Handira emigratzen dute lana bilatzeko asmoz; beraz, jamaikar gazteriaren eta britainiar gazteriaren arteko nahastea gertatzen da. Gertakari hau da mod mugimenduaren jatorria. Gazte hauek “mod” izena hartu zuten. Izen hau “modern jazz” hitzetik dator, mod-ak musika mota honen jarraitzaileak baitziren.   

Sartu eta gozatu!